Orioko moilako lanek trafikoan eragingo dute gaurtik aurrera, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak egingo dituen lanak direla eta.

Horregatik ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute moilatik. Gainera, semaforoak jarriko dira trafikoa bideratzeko. Mozketa puntualak izango dira, kamioien sartu-irtenen eraginez.

Obrak irauten duen bitartean, ibilgailueikin moilatik ez pasa-tzeko deia egin die Udalak herritarrei, trafiko arazoak saihesteko eta oinezkoen pasabideari lehentasuna emateko.

Plaza eremua erabat borobiltzeko, Bordatxo parean hegalkia jartzea estrategikoa da herriarentzat.