Síguenos en redes sociales:

Errenteria: Ennio Morricone’s Tryp kontzertua eskainiko du igandean Musika Bandak

Ennio Morricone’s Tryp kontzertua eskainiko du igandean Errenteriako Musika Bandak musika eta zinemako soinu-bandak uztartuk ditu, 19.00etan, Lekuona Fabrikan. Zuzendaria, kasu honetan, Aitor Mitxelena izango da.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, hiru euroan, Lekuona Fabrikako leihatilan edo sarrerak.errenteria.eus webgunean.

Kontzertuaren egitarauak film hauetako soinu-bandak barne hartuko ditu: Per qualche dollaro in più (1965), Il buono, il brutto, il cattivo (1966), The Mission (1986), edo Nuovo Cinema Paradiso (1988).

Gainera, aipatutako filmen soinu bandetaz gain, ezin zen falta Vangelisen 1492: Conquest of Paradise (1992). Bestalde, nahiz eta kontzertuak Ennio Morriconeren izena eraman, soinu-bandetan maisu diren John Williams eta Hans Zimmerren lanak entzuteko aukera ere egongo da.

Atzo egindako aurkezpenean, bandako ordezkariek azaldu zutenez, Ennio Morricone’s Tryp pandemia garaian sortutako proiektua da: “Azken bi urteotan zine-musika binomioan maisu izan dugun Ennio Morriconek 2020an utzi gintuen, eta bere musika, soinu-bandak, izango ditugu ardatz, film ahaztezinetan zehar musika-bidaia zorragarria abiarazteko”. “Baina Ennio Morricone, tamalez, ez da pandemia garaiak eraman zuen konpositore bakarra, Evangelos Odiseas Vangelisek ere joan den maiatzean utzi gintuen. Beraz, zine-musika binomioari gainbegirada zabala eskaintzea otu zi-tzaigun”, gaineratu zuten.