Síguenos en redes sociales:

Xoxokako festetara joateko autobusa dago

Zerbitzua doakoa da eta Urnietako Denda Berriko errotondatik aterako da gaurtik igandera arte

Urnietako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du gaurtik igandera arte Xoxokako festetara joateko, eta, baita, bertatik itzultzeko ere.

Urnietako erdigunetik Xoxokara joateko autobus geltokia Denda Berri zaharren egoitzako errotondan egongo da.

Autobusa arratsaldetik goizeko 6.00ak arte ibiliko da. Gaur 18.00etan, 20.00etan eta 0.30ean igoko da Xoxokara eta handik 20.30ean, 1.00etan. 3.00etan eta 6.00etan bueltatuko da. Bihar ordutegia berdintsua izango da, lehenengo autobusa 16.30ean aterako delarik.

Autobusa desgaitasuna duten pertsonentzat prestatuta egongo da. Dena den, zerbitzu hori baliatu nahi duten pertsonek aurretik Udalari jakinarazi beharko diote. Horretarako 943 008 033 telefonora deitu behar dute gaur 8.00etatik 14.00etara bitartean.