Larunbatean eta igandean Asteburu Mikologikoa ospatuko dute Legazpin, Beti Gazte animazio elkartearen eskutik. Ekitaldiak Azoka gunean izango dira.

Larunbatean perretxikoak bilduko dituzte. Perretxikoak Azokara eraman behar dira, bazkalordua baino lehen. Trukean, salda eta txorizo egosia jasoko dituzte.

15.00etatik aurrera jasotako perretxikoak sailkatuko dituzte, Aranzadiko kideen laguntzarekin. Herritar guztiek zalantzak argi-tzeko aukera bikaina izango dute. 19.00etan perretxiko erakusketa irekiko dute. 19.30etik aurrera perretxikoak dastatzeko aukera izango da. Eta bertan egongo den saskiaren pisua asmatzen duenak, saskia etxera eramango du.

Igandean ere perretxiko erakusketa egongo da. 11.00etan hasiko da. Horretaz gain, umeentzako marrazketa gunea egongo da. Parte-hartzaile guztien artean sari bat zozkatuko da, 13.30ean. Eguerdian perretxiko dastaketa egingo dute eta saskiaren pisua asmatzen duenak etxera eramango du.