Urola Kostako Udal Elkarteak IzanBeDigitalaren 3. edizioa antolatu du. Honen ardatza Big Data eta Data Science izango dira.

Datuak bistaratzeko eta trata-tzeko prozesuari buruzko ikuspegi orokorra eskainiko da. Informazio trukaketa, prestakuntza eskolak eta tutoretza saioak uztartuko dira. Ezinbestekoa izango da Lanbide Heziketako goi mailako ziklo edota Unibertsitateko ikasketen jabe izatea eta excel tresna menderatzea.

148 orduko ikastaroa izango da. Urriaren 10ean hasi eta abenduaren 2an amaituko da. Aurre-saioa ostiralean egingo dute mankomunitateko egoi-tzan 9.30ean.