Hernanik Leokako labaderoa zaharberritu du
Eremua urriaren 14an zabalduko zaie herritarrei, jabetze eskolen ikasturte berriko ekitaldian
Hernaniko Leokako labaderoko zaharberritze lanak amaitu berriak dira, baina oraindik hesiekin babestuta dago. Labaderoa berriz irekiko da emakumeentzako jabetze eskolen ikasturte hasierako ekitaldian, urriaren 14an. Egun horretan, Kubako Duo Jade taldeak kon-tzertua eskainiko du.
Zaharberritze lanek 27.225 euroko kostua izan dute eta bi ataletan banatu dira. Lehenengoan antzinako iturria, iturria inguratzen duen erretaula eta hareharrizko lau zutabeak tratatu dira. Bigarrenean, ingurunea garbitu da: egurrezko zutabeak, labaderoa bera, harrizko hormak eta ganga barruko iturria.