Urretxuko irakurketa errazeko saioak urrian hasiko dira. Bi talde egongo dira aukeran, asteazkenero: 11.30etik 12.30era euskaraz eta 10.15etik 11.15era gaztelaniaz. Saioak Oihana Merinok gidatuko ditu, Aniztasun eta Bizikidetza dinamiza-tzaile berriak.

Irakurketa errazeko taldeak elkartzeko eta sozializatzeko guneak dira. Ulertzeko eta irakurtzeko orduan zailtasunak dituzten pertsonen premietara egokitutako materiala erabiltzen da. Saioak desgaitasunen bat dutenei, adinekoei, eskolara gutxi joan direnei, eskolaratze arazoak izan dituzten gazteei, harrera herrialdeko hizkuntza ikasten ari diren iritsi berriei… zuzenduak daude.

Irakurketa, literatura eta informazioa eskuratzea eskubidea, plazera eta beharra dira.

Doako jarduera honetan izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuen bulegora jo behar dute.