Síguenos en redes sociales:

Udazkeneko lehen azoka berezia, bihar Beasainen

Garaiko barazkiak erakusgai egongo dira eta protagonistak porrua, kale aza eta aza izango dira

Urriko azoka berezia ospatuko da bihar Beasainen, udazkeneko lehenengoa, alegia. Bertan, garaiko barazkiak erakusgai egongo dira eta protagonistak porrua, kale aza eta aza izango dira, beste barazki batzuen artean. Bestelako jakiak ere presente egongo dira: eztia, ogia, tartak... Gainera, artisau erara egindako poltsak, lepokoak eta umeentzako adur-zapiak, saltzen dituen postua ere bertan izango da.

Hileroko tailerrei jarraipena emanez, Eugenio Elorza eztigile eta erlezainak kandelatxoak egiten ikasteko tailerra eskainiko du eta parte hartzaile bakoitzak bere kandelatxoa etxera eraman ahal izango du.