Hondarribiko Udalak eta Gurutze Gorriak antolatzen duten hondartzako bainu egokituaren zerbitzuak oso emaitza onak eman ditu aurten. Hala jakinarazi zuten ostiral honetan Udaletik, denboraldiaren emaitzak aurkeztu zituztenean. Ekainaren 15etik irailak 15era bitarte, Hondarribiko hondar-tzan 152 pertsona artatu dira zerbitzu honen bidez, horietatik 126 emakumeak eta 26 gizonezkoak. 2021eko udararekin alderatuta, emaitza oso onak dira, orduan 98 izan ziren eta (88 eta 10). “Egia da ere azpiegiturak hobetu egin direla eta horrek erabiltzaile gehiagorengana heltzeko aukera eman digula aurten”, azaldu zuen Gotzone Larrartek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, erabiltzaileek zerbitzu hau “asko eskertzen” dutela nabarmenduz. “Horrek aurrerantzean zerbitzuarekin jarraitzeko eta ahal den neurrian indartzeko bultzada ematen digu”, amaitu zuen zinegotziak.