Andoain: Mikel Olano basozainak hitzaldia eskainiko du
‘Gure inguruko txoriak’ gaia hartuko du ardatz Andoaingo Basteron eskainiko duen saioak
Asteartean, hilak 4, hasiko dira Andoaingo Udalak ingurumen gaien inguruan antolatu dituen saioak. Mikel Olano basozaina eta Aranzadi Zientzia elkarteko ornitologoa izango da lehen gonbidatua, txorien inguruko hitzaldi-solasaldi interesgarriarekin. Hitzordua Basteron izango da, 18.30ean. Askotariko gaiak jorratzeko asmoa du Olanok, besteak beste: habitaten kontserbazioaren garrantzia txorien dibertsitaterako, gure inguruko habitat nagusietan aurki di-tzakegun txori espezieak, inguruko txori espezieen populazioen zabaltzea eta murriztea… eta horietaz gain, bertaratzen diren herritarrek proposatzen dituztenak.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”