Lau Haizetara Euskaldunon Topaguneak eta Errenteriako Udalak Elkarrekin ikasiz egitasmoa martxan jarri dute berriro ikasturtearekin batera.

Programak, euskararekin zailtasunak dituzten lehen hezkun-tzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea du helburu.

Lan hau aurrera eramateko herritarren laguntzaren beharra dago; premia guztiei erantzun ahal izateko nahitaezkoa baita boluntario sare zabala osatzea.

Programa honen berri emateko batzarra antolatu dute gaur, 18.30ean, Lau Haizetara elkartean (Pablo Iglesias, 11).