Zarraparra taldeak ZZ Rock jaialdiaren 6. edizioko egitaraua ezagutzera eman du. Urriaren 15ean izango da, Zumarragan. Joseba B. Lenoir, Slim Jim and the Redeemers, Ginger eta JIELek joko dute.

Musika jaialdia 13.00etan hasiko da, Joseba B. Lenoir beratarraren kontzertuarekin. 14.00etan herri bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelek hamabost euro balio dute.

Gainontzeko kontzertuak gauean izango dira: 21.00etan Slim Jim and the Redeemers talde kataluniarrak joko du, 22.30ean Ginger talde zarauztarrak eta gauerdian JIEL talde beratarrak. Jaialdirako txartelak hamar euro balio du. Jaialdirako eta bazkarirako txartelak entradium.com-en jarri dituzte salgai.

Joseba Irazokiren JIEL taldeak rock musika jotzen du, Slim Jim and the Redeemersek country, rock&roll eta rythm&blues musika, Gingerrak punk-rocka eta Joseba B. Lenoirrek rocka.