Hernaniko udal euskaltegiak eta AEKkoak ikastaro eskaintza zabala dakarte aurten ere. Lehengo astean Udalarekin batera egindako agerraldian aditzera eman zutenez, ikasturte honetako erronka nagusia helduak eta migranteak euskarara ekartzea izango da.

Oier Agirresarobe zinegotziak azpimarratu zuenez, “euskalduntzea haur eta gazteen esku utzi izan da”, baina euskararen erabilera areagotzeko “ helduen euskalduntzeak berebiziko garrantzia du”.

“Euskara guztiontzat da, titulua behar dutenentzat eta besterik gabe komunikatu nahi dutenentzat”, esan zuen Guru-tze Salaberriak, udal euskaltegiko zuzendariak. Maila guztiak eskainiko dira, C2 mailara arte.

AEKko ordezkariak aipatu zuenez, “hiztun aktiboak sor-tzea da gure helburua. Komunikazioa da garrantzitsuena gure ustez”.

Doberak Mintzalaguna ekimena nabarmendu zuen.