Errenteriako Habian! inkubagailuan bitxigintza tailerra izango da datorren urriaren 13an. Ainhoa Ibargurenen, Aph bitxi markaren sortzailearen, eskutik izango da, 18.00etatik 20.00etara. Ibargurenek estilo minimalistako piezak sortzen ditu, arkitektura eta arte modernoan inspiratuta. Gehienez sei pertsonako taldea osatuko da.

Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagu-tzarik edukitzea, bitxigintzan murgiltzen hasi nahi dutenek ere parte har dezakete.

Tailerrean parte hartzen dutenek testurak egiten ikasiko dute, hau da, zintzilikariarentzako akabera mateak edo irregularrak, mailuarekin, lixarekin edo, besterik gabe, leunduta, eta, horrela, pieza nahi bezala pertsonalizatu ahal izango dute. Teknikaz gain, parte-hartzaile bakoitzaren originaltasuna praktikan jarriko da, pertsona bakoitzaren diseinua bakarra izan dadin.

Parte-hartzaileek kate bakarra eraman beharko dute, gehien gustatzen zaiena, gero tailerrean egiten duten zintzilikarioa zintzilikatu ahal izateko. APHren helburua piezen dotorezia eta berezitasuna bateratzea da, bitxi esklusiboak sortuz.

Inkubagailuaren egoitza Errenteriako Torrekua eraikinean dago, Orereta kalea eta Jautarkol plazaren artean. Oarsoaldea garapen agen-tziak ikastaro hau antolatzen lagun-tzen duenez, tailerrak hogei euro balioko ditu.

Parte hartu nahi dutenek oarsoaldea garapen agentziako webgunearen bitartez izena eman dezakete. Zalantzak habian@oarsoaldea.eus posta elektronikoan edo 943 494 129 telefonoan argi daitezke.