Hondarribia – Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jaizkibel mendiaren ekialdeko hegalean uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren faseak urrats berria eman du, eta hala, Baserritar Etorbidea itxi egingo da astelehenetik eta hiru hilabetez. “Proiektua ez da amaitu, horregatik errepidea ekainean ireki genuen Hondarribiak udan izaten duen trafiko handitzeak hirian eragin gehiagorik ez izateko”, gogorarazi du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Orain, utzi ziren puntutik amaieraraino burutuko dira lanak. Baserritar Etorbideko 51. zenbakitik kalearen amaierarainoko sarbidea bertakoentzat bakarrik izango da. Segurtasuna berma-tzeko, Juan Ignacio Iztueta kalearen beheranzko noranzkoan ezkerreko aparkaleku-linea kentzea nahitaezkoa da. Udalaren asmoa pasa den urteko urrian hasi zen proiektu hau urte bukaerarekin amaituta egotea da, Carrionek aurreratu duenez. – J.G.