Oiartzun: ‘Mineralen bila’ ekintza izango da Arditurrin
Partaideak igande honetan 10.00etan elkartuko dira Oiartzungo parketxean, aldez aurretik izena emanda
Arditurri parketxe inguruan, Oiartzunen, Mineralen bila ibilaldi gidatua antolatu du Arditurri natura parkeak iganderako. Helburua meatzaritzak bertan utzitako aztarnak ikustea eta ustiatzen ziren mineralak topatzea izango da.
Arditurri meategia 2.000 urtez erabili zen eta oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak ziren mineralak.
Ibilbidea 10.00etan abiatuko da Arditurri parketxetik. Bi orduko iraupena izango du eta elebitan izango da. Bost euroko prezioa du eta izena eman nahi dutenek arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo 943 495 069 telefonora deitu behar dute.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar, de las ruinas de la Guerra Civil a los ‘gloriosos’ años 60 cuando era conocida como la cuarta capital de Euskadi
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras