‘Ibili Andoain’ ekimena hurrengo astean hasiko da
'Ibili Andoain' egitasmoa bere bidea egiteko prest dago ikasturte honetan ere. Andoaingo Udalak, gizarte eta kirol taldeekin, eta jubilatu elkartearekin elkarlanean martxan beste urte batez martxan jarriko duen programa da. Lehenengo hitzordua datorren irailaren 28an izango da, Goikoplazan.
Maider Lainez Andoaingo alkatearen hitzetan, “Programa honen helburua jarduera fisiko osasungarria bultzatzea eta adinekoen arteko harreman sozialak erraztea eta sustatzea da”.
2018an abian jarri zen ekimenak oso erantzun ona izan du ikasturtero Andoaingo jubilatuen eta adinduen aldetik, eta oraingoan ere hala izatea espero dute.
Asteazkeneroko hitzorduak hiru ibilbide izango ditu, laburra, ertaina eta luzea. 10:30ean ibilbide ertain eta luzea abiatuko dira, eta 10:45ean ibilbide laburra. Antolatzaileek azpimarratu zutenez, “erritmoa pertsona bakoitzak bere beharretara egokituko du, azkarrago edo mantsoago, pertsona guztiak gustura egon daitezen”.
Astero bi erakunde edo elkartek antolatuko dute ekimena, ohitura duten moduan. Datorren asteko lehenengo txangoa Andoaingo Udalak eta Santa Krutz jubilatuen elkartearen esku egongo da.
Gogoratu dute, gainera, larunbat honetan egingo den Mugitu jardunaldian ere parte hartuko dutela Ibili Andoain taldeko kideek. Horretarako, 11.30ean Goikoplazatik irtengo dira ibilbide ertain eta luzea egiten dutenak eta motza egiten dutenak Santa Kruz ermita ondoan elkartuko dira.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”