Tolosako Udalak eskualdeko zazpi gazte kontratatuko ditu onura publikoko edo interes sozialeko zereginetarako. Helburua da gazteentzako lan aukerak areago-tzea, langabezian daudenentzako aukerak sortzea eta eskualdeko laneratze-tasa handitzea, beti ere ekoizpen-sistemaren, enpresen eta langileen premiei erantzunez.

Tolosako Udalak 224.044,17 euroko dirulaguntza jaso du Toki erakundeek gazteak kontratatzeko 2022ko laguntzen artean, EAEko EGF Plus 2021-2027 programaren baitan. Kontratu guztiak lanaldi osokoak izango dira, urtebeteko eperako. Administrati bat, gizarte langilea, bi informatikari, bi teknikari eta ingeniari bat kontratatuko dira. Ezinbesteko baldin-tzak dira, besteak beste, Tolosaldean bizitzea; 16 eta 30 urte bitarte izatea; 3.HE euskara-eskakizuna edo baliokidea izatea, profil teknikoen kasuan, 4.HE; eta eplegu-eskatzaile izatea, alta egoera. Baldintzak betetzen dituztenek Lanbiden izena eman behar dute irailaren 19a baino lehen.