Goierri pilota eskolak 2022-2023 denboraldirako izen-ematea ireki du. Lehen Hezkuntzatik aurrerako neska eta mutiko guztiek eman dezakete izena. Taldeak adinaren arabera antolatuko dira.

Pilota denboraldia Urretxuko Santa Anastasia jaien ondoren hasiko da eta datorren urteko ekainean amaituko da. Goierrirekin pilotan jokatu nahi dutenek goierripilota.blogspot.com webgunean eman behar dute izena. Bertan, pilota eskolari buruzko informazioa aurkituko dute. Edozein zalantza argi-tzeko, pilotagoierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.