Larunbatean Amasako Txakolin Eguna ospatuko du Uxo Toki elkarteak eta herritar talde batek Sega Txapelketa Herrikoia antolatuko du 16.30ean, Amasako plaza ondoko sailetan.

Hamaika parte hartzaile izango dira guztira: Andoni Zuriarrain, Jokin Etxeberria, Garikoitz Etxeberria, Aitor Otamendi, Mikel Arretxe, Kepa Nazabal, Jon Beldarrain Aizperri, Arkaitz Arretxe, Joseba Astiasaran, Mikel Otaño eta Kepa Otegi.

Sega proba nazioarteko eran egingo da; alegia, azkartasuna eta txukuntasuna hartuko dira kontuan. Sailkapen proban 100 metro koadroko saila ebaki beharko dute. Lau segalari hoberenak finalera igaroko dira; eta bertan, 200 metro koadrokoa beharko dute.

Ondoren, 17.30ean, txakolin dastaketa izango da. Getariko izendapeneko txakolin guztiak dastatu ahal izango dira. – M.S.S.