Hilabete honetan Sarobe arte eszeniko guneak hiru kultur ikuskizun eskainiko ditu. Herritarrek ikusi ahal izango dituzten ekitaldiak mota desberdinekoak izango dira: antzerkia, dokumentalen proiekzioa eta dantza.

Programatu diren emanaldi guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea Sarobeko bulegoan edo bibe.me webgunean.

Guztietatik lehena Behibi’s antzerki konpainiak gaur eskainiko duen Trabajos de interior antzezlana izango da. Ikuskizuna 19.00etan hasiko da. Lan honek “gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizi-tzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du”.

Ondoren, irailaren 22an, Amagana eta Mendiak 1976 dokumentalak eskainiko dira Zanpatuz mendi elkartean antolatutako Mendi Tour 2022 ekimenaren barruan. Proiekzioa 19.00etan hasiko da.

Amagana zinta Itziar Zabala Dimako eskalatzaile profesionalaren pasioaz mintzatzen da. Mendiak 1976 lanean, aldiz, Shakhaur (Hindukush/Afganistan 7.116 m.) mendia 1976. urtean lehendabiziko 7.000 euskalduna izan zelaren istorio ezezaguna jasotzen da.

Irailari amaiera emateko, Egape dantza taldeak dantza ikuskizun berri bat eskainiko du hilaren 24ean 19.00etan. Sanmiel festen atarian berriro igoko dira 45 dantzari oholtza gainera. Edu Muruamendiarazen gidaritzapean sortutako 19 koreografiez osatutako ikuskizuna taularatuko dute.

Bestalde, hilaren 23an, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbioren bertso emanaldia izango da Oianume sagardotegian 20.00etan.