Gazteek bizikletan ibiltzen ikasteko kurtsoa antolatu dute Astigarragan
Bizikletan trebatzeko ikastaro berri bat egingo da Astigarragan, Udalak jakitera eman duenez, irailaren 19tik 22ra, biak barne, 18.00etatik 19.00etara. Aste honetan, zabaldu da izena emateko epea. Kiroldegian edo kiroldegiko aplikazioaren bidez inskripzioa egin daiteke.
Ikastaroa 2013an edo lehenago jaiotakoei zuzenduta dago eta 21 euroko prezioa izango du kiroldegiko abonatuentzat eta 26 eurokoa abonatu ez direnentzat.
2021ean, Astigarragako Arrobitxulo auzoan dagoen pump track pista ireki zenean, bizikletarekin oinarrizko teknikak lantzeko ikastaroak eskaini ziren.
Kiroldegia
Bestalde, 2022/23ko ikastaroen denboraldia aste honetan hasi da kiroldegian. Ikastaro batzuetan oraindik leku libreak aurki daitezke.
Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Astigarragako kiroldegira joan, 943 333 676 telefonora deitu edo kiroldegiko aplikazioa (kiroldegia.astigarraga.eus/kirolak/) erabili daitezke, gogorazi dutenez.
Temas
Más en Bertan
-
Elgoibar clausurará el 125 aniversario de la FP en la localidad con un encuentro en el Herriko Antzokia el 18 de septiembre
-
Aretxabaleta: 34 participantes y 65 variedades compiten por el título del mejor tomate autóctono
-
Beasain: cambios en las paradas de autobús por las obras en San Inazio–Esteban Lasa
-
Azpeitia coloca una bandera de Palestina a la entrada de la localidad en solidaridad con el sufrimiento del pueblo palestino