Erremonte Txapelketa egongo da Aritzbatalden
Aritzbatalde polikiroldegian Zarautz Erremonte Txapelketa egongo da ostiral honetik igandera. Txapelketak asteazkenean aurkeztu ziren Zarauzko udaletxean eta bertan arituko dira erremontista onenak. Frontoi txikiagoan jokatuko den txapelketa berria.
Esan bezala, ostiralean hasiko dira norgehiagokak 17.30etatik aurrera eta hiru egunetan bi txapel egongo dira jokoan.
Batetik A multzoko txapelketa nagusia izango da, erremotista onenekin eta bestetik B taldekoa. Bi multzoetan launa bikote arituko dira, finalera bina sailatuko dira eta bi bikote izango dira txapeldun.
Bi multzoetan finalerdi bana jokatuko dira ostiral honetan. Beste bi finalerdiak larunbatean jokatuko dira eta bi finalak igandean.
Gaur A multzoan Aldabe eta Barrenetxea IV, Ansa II eta Azpirozen aurka ibiliko dira. B multzoan aldiz, Zaldua eta Martirena, Etxarri eta Labakaren aurka arituko dira. Larunbatean, lehen multzoan Urriza eta Zubirik, Ezkurra II eta Juanenearen aurka jokatuko dute eta beste multzoan Goikoetxea V eta Odei, Loitegi eta Apezetxearen aurka jardungo dira .
Temas
Más en Bertan
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
EAJ-PNV justifica su abstención en los presupuestos de Getaria
-
Correos instala en Legazpi dos armarios de recogida y entrega de paquetes