Bueltan dira Anade elkarteak antolatutako arrantza lehiaketak. Abuztuaren 14an ospatuko dira bi txapelketak, hain zuzen ere.

XLVII. Kabra eta Dontzeilak arrantza lehiaketan arituko diren ontziak portutik joango dira eta 12.30erako portuan egon beharko dute pisaketarako. Sei eta zortzi ontzi artean arituko dira (bakoitzean gehienez bi pertsona). Apuntatzeko 11n eta 12n izangu dute aukera Anade elkartearen egoitzan 19.30etik 20.30eraino.

Haurren lehiaketa 10.30etik 13.30era izango da. Lizentzia beharko da parte hartzeko eta izena egun berean Kofradian emango da.