Kale garbiketaz arduratzen den enpresak kontratua luzatzeari uko egin dio eta korporazioak onartu egin du. Enpresak prezioek eta langileen soldatek gora egin dutela eta Urretxuko Udalak ordaintzen dionarekin ezin diola horri aurre egin azaldu du. Enpresak zerbitzua ematen jarraituko du, egungo baldintzetan, zerbitzua berriro esleitu arte.

Udalak kreditu aldaketa bat ere onartu du. Eguneko zentroaren kudeaketarako aurreikusita zeuden 30.000 euro beste alor batzuetarako erabiliko dira. 10.000 euro seinalizazio materiala erosteko izango dira. Hala, 22.000 euro erabiliko dira guztira horretarako. Beste 10.000 euro seinaleak eta errepideak txukuntzeko izango dira. 20.000 euro erabiliko dira guztira horretarako. 5.000 euro hiri-altzariak erostera bideratuko dira (25.000 guztira) eta beste 5.000 bidegorrirako ekipamenduak erostera (20.000 guztira).