Kanariaseko Gazte Orkestra bihar izango da Hondarribian
Kontzertua Itsas Etxea Auditoriumean ospatuko da 19.00etan, eta sarrerak hamar eurotan daude salgai
Euskal Herriko Gazte Orkestrak gonbidatuta, eta eltratruke programa baten baitan, Kanariaseko Gazte Orkestra (JOCAN), lehenegoz arituko da bihar, 19.00etan, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, haren zuzendari artistiko den Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean. Talde kanariarrak, Mendelssohn gazte batek sortutako 1. Sinfoniaren interpretazioa eskainiko du lehenik, ibilbide oparo baten hasiera izan zen obra, hain zuzen ere. Tchaikovskyren Biolinerako kontzertuarekin osatuko da egitaraua, instrumentu honetarako sortutako kontzerturik zailenetakoa dena. Izan ere, birtuosismo maila altua duen bakarlari bat eskatzen du. Kasu honetan, Nemanja Radulovic arituko da bakarlari gisa, bere interpretazio adierazkor eta zoragarriengatik ezaguna dena. Sarrera ohiko bideetatik lortu daitezke, hamar euroko prezioarekin helduentzat eta bost eurokoarekin adingabekoentzat. – J.G.
Temas
Más en Bertan
-
Fin a los problemas de estabilidad de la carretera y mejora del firme entre Elgoibar y el alto de Azkarate
-
Servicios de Txingudi organiza una visita guiada a la depuradora de Atalerreka
-
Oiartzunek emakumeek pairatutako indarkeria azalaratuko du
-
Oñati: Ikusi Makusi receta humor y unas vacaciones "sin maridos"