Asfaltatze lanak hasiko dituzte gaur Beasainen
Udan egiten diren asfaltatze lanei ekingo die Beasaingo Udalak. Izan ere, udalerria besaindarren beharretara egokitu nahi du Leire Artolaren gobernu taldeak, bertan dauden azpiegiturak eta euskarriak baldintza egokietan mantenduz.
Asfaltatze kanpainari hasiera emateko, lehendabizi birgaitze premia duten eremuen azterketa egin eta berritzeko beharra dutenak antzeman dira. Lehentasunaren arabera, beraz, Oriako Pasealekua; Ezkiagako parkinga eta bere sarrera (asfalto inprimatua); eta Dulce Maria Loinaz 12 izango dira aurten asfaltatuko diren eremuak.
Asfaltatze lanak gaur hasiko dira, uztailaren 26an, eta abuztuaren 5a bitartean gauzatuko dira. UTE Amenabar Alvar González enpresari esleitu zaizkio obrak, 51.767,29 euroko prezioan.
Lanak Aurrera
Asfaltatze lan hauek udalerriko kaleak eta errepideak berritzeko eta mantentzeko egiten ari diren obrei jarraipena emango die. Besteak beste, bukatu berri diren Oriamendi kaleko eta Erauskin Plazako lanei segida emango die. Asmoa, herritarren bizi kalitatea hobetzea da. – E.C.A.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas
-
Pasaia se volcará los próximos tres meses en el cuidado del mar y el medio ambiente
-
Juegos de agua, picnic y baño: así será el nuevo espacio de ocio de Aretxabaleta
-
Urnietako Muniskuegañako multzo megalitikora bisita antolatu dute