Pandemia aurretik egiten zen bezala, Azpeitiko festak girotzeko barrakak ipini dituzte Betherrametako jolastokian. Atrakzioak hilaren 22an jarri zituzten martxan eta abuztuaren 1era arte egongo dira erabiltzeko moduan. Ordura arte, haur, gaztetxo zein helduagoen-tzako jolasak izango dira.

Edonola ere, datorren ostegunean (uztailaren 28an) Umeen Barraka Eguna ospatuko da eta 16.30etik aurrera euro batean salduko dituzte atrakzio ezberdinetarako tiketak (gainontzeko egunetan bi euroko prezioa dute).

Bestalde, 2019ko saninazioetan hasi bezala, aniztasun funtzionala duten pertsonek ere bakarretan ibiltzeko lehentasunezko txartela erabili ahal izango dute eta musikarik gabeko tarte edo egunak egingo dira. Hala, gaur, hilaren 30ean eta abuztuaren 1ean ez da musikarik izango gunean 12.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara (uztailaren 31n 17.00etatik 19.00etara).