Urola Kosta: Big Data eta Data Science-ari buruzko kurtsoa antolatu dute
Big Data eta Data Science-ari buruzko 148 orduko online prestakuntza programa bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Urriaren 10ean hasiko da eta abenduaren 2ra arte izango da.
Kurtsoan eduki hauek landuko dira: datu baseetara sarrera eta SQL lengoaia, datuak ateratzeko, atzemateko eta arazteko metodoak, estatistika eta Big Data, datuen analisia, Bisualizazioa, datuak prozesatzeko ingeniaritza eta adimen artifizialeko teknikak.
Testuinguru profesional batean, datuak behar bezala aztertzeko eta informazioa bistaratzeko, beharrezko jarduerak identifikatu, aztertu, planifikatu eta antolatzeko gai izatea da ikastaroak duen helburuetako bat.
Saioak goizez izango dira 9.30etik 13.30era. Euskarrien eta metodologiari buruzko xehetasun guztien berri emateko, aurre-saioa egingo da urriaren 7an 9.30etik 11.30era.
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Horretarako Udal Elkartearen egoitza elektronikoan sartu behar da (www.uzt.gipuzkoa.eus) eta bertan dagoen orria bete. Aurrez aurre ere egin daiteke Udal-Elkarteko egoitzara bertaratuta.
Informazio saio bat ere egingo dute irailaren 23an goizeko 10.00etan. Hau Internet bidez egingo da baita ere Gotomeeting plataformaren bitartez. Informazio saioan parte hartzeko izena eman beharko da Mankomunitateko webgunean Albisteak sailean dagoen estekan. Ondoren saiora sar-tzeko esteka jasoko da posta elektronikoan.
Temas
Más en Bertan
-
El PNV de Azpeitia reclama un acto en apoyo a las víctimas de ETA y los Comandos Autónomos Anticapitalistas en la localidad
-
EH Bildu acusa a PSE-EE y PNV de aplicar "la política del rodillo" en la elaboración de los presupuestos de Eibar de 2026
-
Hondarribia actualiza la ordenanza de aparcamiento
-
Errenteria aprueba el presupuesto sólo con los votos del equipo de gobierno