Podemos Irunek irundarrei bere iritzia ematera deitu die
Alderdia kolektibo, elkarte eta pertsona gehienekin bildu nahi da haien beharrekin sensibilizatzeko
Pasa den apirilean martxan jarri zuen entzute prozesua aurrera jarraitzen duela gogorarazi nahi izan du Podemos Irun alderdiak aste honetan. Ekimenaren helburua, taldetik azaldu dutenez, “ahalik eta kolektibo, elkarte eta pertsona gehienekin biltzea eta beraiekin elkarrizketa mantentzea da”, hauen errealitatearekin eta beharrekin sentsibilizatzeko asmoarekin. Podemosetik azpimarratu nahi izan dutenez, edonork parte hartu dezake ekimenean. Dagoeneko hainbat ordezkarirekin bildu da alderdia eta, oro har, kolektiboentzat “egungo ziurgabetasun egoera oso kezkagarria dela” uste dute Podemosetik. Udal mailan, tokiko merkataritza suspertzea da jarduera esparru garrantzitsuetako bat, baita kirola klub eta instalazio egokien bidez sustatzea, Irungo ondarea indartzea edota beste mota bateko turismoa erakartzea. Alderdiarekin harremanetan jartzeko, helbide honetara idatzi daiteke: podemosirun@gmail.com.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”