Hondarribiko Udalak itxi berri ditu Jaizkibel mendiko sarbideak automobilentzat, hala mendi bideetara autoz iristeko aukera eragozten delarik. Juan Luis Silanes Nekazaritzako zinegotziak atzo azaldu zuenez, “urtero egiten dugun moduan, ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora heldu nahi duelako”. Arrazoi honengatik, Udalak uda garaian Jaizkibelgo bide hauek oinezkoentzat erreserbatzeko neurria mantendu du azken urteotan, “mendia errespeta-tzea nahitaezkoa” delako, Silanesen hitzetan. Neurri honen baitan, motorra duten ibilgailuek ezin dute pistetara sartu, baimendutako autoek izan ezik. Era berean, bideen itxieraren aurrean autoak ez aparkatzea eskatu zaie hiritarrei Udaletik, “bestela emergentzia bat dagoenean ezin baita aurrera egin espazioa okupatuta dagoelako”, gehitu zuen zinegotziak. – J.G.