Datorren astean lau ekitaldi egongo dira Legazpiko Uztakale programaren barne. Asteartean Malas Compañías taldeak Zirkus kale ikuskizuna egingo du Euskal Herria plazan. 19.00etan hasiko da. Eguraldi txarrarekin, Azokan egingo dute. Ikuskizun hau adin guztietako jendearentzat da.

Asteazkenean, ordu berean, Barsanti taldeak Akabo kale antzerkia egingo du Laubiden. Ikuskizun hau gazte eta helduentzat da.

Arima Soul taldea

Ostegunean, Arima Soul musika taldeak Arima du kontzertua egingo du. Agirre Etxeberri parkean izango da, 19.00etan. Eguraldi txarra egiten badu, Azokan egingo dute.

Bukatzeko, ostiralean Ikatza argazkilari elkarteko kideek ikus-entzunezkoa egingo dute. Beraiek egindako bidaietan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte. Emanaldia Azokan izango da, 22.30ean.