iRURA

– Zabalik da uztailaren 29a bitarte udako igerilekua Irurako trinketeko aparkalekuan. Erabiltzeko aukera izango da astelehenetik ostiralera, 16.00etatik 19.00etara.

Igerileku ertainean sei lagunen-tzako lekua dago eta handian, aldiz, hamabirentzat. Igerileku handian 2014an jaiotakoak arte sartu daitezke (txikiagoak ezin dira sartu) eta 2018-2019 urtean jaiotakoentzat igerileku txikia jarri da. Adin bakoitzeko haurrak dagokien igerilekuan soilik ibili ahalko dira, sorosleak bestelakorik esan ezean. Era berean, gogoratu dute igerilekuan sartu aurretik derrigorrezkoa dela dutxatzea eta txandak eta ilarak errespetatu behar direla. – M.S.S.