Zabalik dago Alegiako jaietako ekintzetan izen-ematea
Uztailaren 15ean jubilatuen hamaiketakoa eta nerabeen 0,0 zahagiardoa antolatzen ari dira
Alegiako jaien baitan hainbat ekintza egingo dira eta horietako batzuetan izen-ematea zabalik dago.
Horrela, uztailaren 15ean egingo den jubilatuen hamaiketakora joan nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Egun horretan, goizean jubilatuen ibilaldia izango da eta hirugarren adinekoen gimnasiako taldeak emanaldi bat eskainiko du. Horien ostean izango da hamaiketakoa eta izena emateko azken eguna uztailaren 8a izango da. Interesatuek kultur etxean edo jubilatuen egoitzan bertan eman dezakete izena.
Era berean, jaietan egingo den nerabeen 0,0 zahagiardora joateko izena emateko epea zabalik dago uztailaren 8ra bitartean. Uztailaren 15ean, ostirala, 14.00etan egingo da bazkari hori eta interesatuek kultur etxean eman ahal izango dute izena, 10.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 21.00etarako ordutegian. – M.S.S.
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”