Madalenetako txupinazoa udaletxetik ikusteko aukera
Errenteriako Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu izena ematen duten herritarren artean
errenteria
– Aurten ere madalenetako txupinazoa Errenteriako udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz, denera hamar lagun, zozkatuko ditu Udalak. Izen-ematea datorren ostirala arte, uztailaren 8a arte, egongo da zabalik.
Izena emateko Herri Bizia webgunean erabilgarri dagoen formularioa bete behar da: herribizia.errenteria.eus/zozketa.
Internet bidez egin ezin dutenek 943 449 598 telefono zenbakira dei dezakete gaurtik ostirala bitarte, 9.00etatik 13.30era. Izena behin bakarrik eman daiteke.
Sarreren zozketa 13an egingo da, eta 14ean emaitza Herri Bizian argitaratuko da. – A.M.
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”