Liburutegiak eta ikasgelak ordutegi berezia dute udan
Lazkaoko Udalak jakitera eman du abuztuan bi espazioak itxita egongo direla
Uda garaian Lazkaoko ikasgelak eta Udal Liburutegiak ordutegi berezia izango dute. Ikasgelari dagokionez, uztailean 9.00etatik 21.00etara erabilgarri egongo da. Abuztuan, berriz, itxita izango da. Irailetik aurrera 9.00etatik 21.00etara zabalik egongo da berriro.
Uztailean txartelak automatikoki desaktibatu egingo dira. Irailetik aurrera udaleko harreran utzi beharko dira berriro aktibatzeko.
Liburutegiaren ordutegia ondorengoa izango da: uztaila osoa goizez, 9.30etik 13.00etara; abuztu osoa itxita; irailaren 1etik 5era goizez, 9.30etik 13.00etara; irailaren 7tik aurrera arratsaldez, 16.00etatik 19.30era. – E.C.A.
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”