Tolosa

– Lau egunez blues musikaz gozatzeko aukera eman du Tolosanblues jaialdiak herriko hainbat txokotan eta gaur amaituko da eskain-tza bikoitzarekin. Alde batetik, 13.00etan kontzertua eskainiko du Serious Business taldeak Txurrerian eta, beste alde batetik, Niko Wayne Toussant taldea izango da plaza Berriko oholtzan, 20.00etan. Aurtengo programako izarretako bat da azken hau eta jaialdia ixteko modu ezinhobea izango da. Aurten Tolosanblues jaialdiak bederatzi kontzertu antolatu ditu eta 18.edizioak erakutsi du Tolosan badela zaletasuna. – M.S.S.