Egaña, Amuriza, Lizaso eta Iguaran arituko dira II. Hika bertso saioan
Emanaldia bihar arratsaldean egingo da Azkoitiko Elkargunean eta sarrera doanekoa izango da
- Joan den urtean aurrenekoz egin zen Hika bertso saioak izan zuen harrera ona ikusita, Azkoitiko Udalak bertso jaialdi berezi horren bigarren edizioa antolatu du biharko, hitanoa berreskuratzeko herrian eratu den Hike eizan! taldearekin eta Erniarraitz Bertsozale elkartearekin elkarlanean. II. Hika bertso saioa 19.00etan egingo da Elkargunean eta sarrera doanekoa izango da.
Biharko jaialdian punta-puntako bertsolariak oholtzaratuko dira. Izan ere, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran arituko dira bertsotan; Imanol Artola Felix gai-jartzailea izango delarik.
Udaletik azaldu dutenez, "abestietan hitanoa entzuten den arren, ez da ohikoa bertsotan hika egitea, eta bapatekotasunaren eta sormenaren exijentzia areagotu egiten da, hikaren erabilerarekin". Udalak bertsozale guztiak animatu nahi ditu biharko saiora gerturatzeko: "aretoa bete arte, nahi duen oro sartu ahalko da".
Gainera, jaialdian I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sarien banaketa egingo da eta irabazleek (Naia Arrizabalaga, Eli Pagola, Oier Juaristi, Aimar Goenaga, Lide Rekondo eta Noa Brea, Intza Arrieta eta Maddi Arrieta osatutako hirukoteak) saritutako bertsoak abestuko dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
La eskoriatzarra Erika Domínguez, premiada por Talgo por su impulso a la Formación Profesional femenina
-
El cross popular Lasarte-Oria Bai del 26 de octubre se solidarizará con el pueblo palestino
-
Errenteria instala en Beraun una nueva tirolina
-
El PNV de Arrasate exige actuar ante el aumento de accidentes con patinetes eléctricos, tras la muerte de un perro