- Urola Kirol Elkarteak 50. urteurreneko festa egingo du larunbatean. Besteak beste, herri bazkaria antolatu dute. Menuak 40 euro balio du. Bazkarirako txartelak erosteko epea bihar arte luzatu dute. Gainera, larunbatean, postua jarri zuten Zumarragako plazan: 11.00etatik 13.00etara bazkarirako txartelak saldu zituzten, udaletxe azpian. Gaur eta bihar Toki Alai (Maritxu), Oleta, Hirukia eta Bidezar tabernetan, Txindoki eta Ezkurra kafetegietan, ATA Harategian, Doña Maximina oinetako-dendan, Urbe jantzi-dendan eta Argixaoko kantinan erosi ahal izango dira txartelak.

Bazkaria Ederrena pilotalekuan izango da, 14.30ean. Bazkariaz gain, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Urolak Argixaon. 10.30etik aurrera puzgarriak egongo dira Luis Urdangarin zelaian (goiko zelaia). Gainera, 3×3 futbol txapelketa bat jokatuko da. Bi adin tartetako neska-mutilek jokatuko dute: 4-8 eta 9-12.

Bestalde, zelai nagusian hainbat futbol partida jokatuko dira. 10.00etan, Urolako beteranoek jokatuko dute. 11.30ean hiruko txapelketa bat hasiko da. Emakumezkoen hiru taldek parte hartuko dute: Urolako seniorrak, kadete mailako Gipuzkoako selekzioa eta kadete mailako Bizkaiko selekzioa. 11.15ean, Argixaoko berdegune berriaren inaugurazio ofiziala egingo dute.