surbilgo sagardoaren kultura aztertuko du Josu Ozaitak, ikuspegi antropologiko batetik. Lanean hasita dago Ozaita, eta urte amaierarako amaitu nahi luke lana.

Usurbilgo sagardoaren kulturak 2022 urtean duen argazkia egingo du ikerlariak: "Gaur egungo argazkia azalduko dugu, orain gertatzen ari denari garrantzia ematen diogulako, eta orain gertatzen denak informazio asko emango digulako zer den ikusteko eta baita etorkizuna irudikatzeko ere". Dena den, antropologoaren esanetan, "hamarkada batzuk" atzera ere joko du, "sagardo industrian Usurbilek izandako erreferentzialtasunagatik", Illarramendi eta Mai-ona enpresak tarteko zein etxeetan ere sagardo asko egiten zelako.

Horretarako, Ozaitak sagardoaren bueltako alderdi ugari aztertuko ditu. Batetik, Usurbilgo sagardotegien historia jasoko du. Bestetik, sagardoa etxean egiten dutenekin ere egongo da. Usurbilgo sagardoaren kulturan eragile direnekin ere egongo da ikerlaria. Batetik, Alkartasuna kooperatibarekin: "Erraztasunak sortu ditu etxean sagardoa egiteko makinaria alokatzeko; nolabait, jarduera hori elikatu du. Horrekin batera, Sagardoaren Unibertsitatearekin batera antolatzen diren formazioak daude, sagardoaren egungo panoraman erreferen-tziazkoak direnak; edota Sagastiak loretan bezalako ekimenak, sagastien ezagutza eta bertsolaritza beste formatu batean uztartuz".

Sagardoa familian edo lagunartean eginda sortzen diren errituak azalduko ditu. Baina errituetan "garran-tzitsuena" den Sagardo Eguna ere aztergai izango du: "Ez da ohiko sagardo dastaketa hutsa. Ibilbide luzea du, eta arrastoa utzi du herrian eta herritarrengan. Egun honek duen balioa aztertu nahi dut".

Antropologoak ez du inor kanpoan utzi nahi. Hala, bere bizipenak Ozaitarekin konpartitu nahi duenak berarekin harremanetan jar daiteke josuozaita@gmail.com helbidera idatzita. l