Areto futbol taldea, Hirugarren Mailara
Goierrik larunbatean lortu zuen igoera, Bizkaiko Usansolo taldeari 6 eta 3 irabazita
- Goierri kirol elkartearen areto futbol saileko gizonezkoen lehen taldeak Hirugarren Mailara igotzea lortu du. Larunbatean azken jardunaldiko partida jokatu zuen Aldiri kiroldegian, Usansoloren aurka. Berdinketa behar zuten eta 6 eta 3 nagusitu ziren. Partidaren ondoren igoera behar bezala ospatu zuten aldagelan, Goierriren egoi-tzan egindako afarian eta Urretxuko kale eta tabernetan.
David Callejo entrenatzailea pozik ageri da. "Duela hiru urte jaitsi ginen eta azkenean lortu dugu Hirugarren Mailara itzultzea. Goierrik Hirugarren Mailan jokatu du ia beti". Jokalari gehienek jarraitzea espero du.
Temas
Más en Bertan
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos
-
La línea de Irunbus que unirá Ficoba con Elizatxo y Mendibil comenzará a funcionar en 2026