- Bi urteko etenaren ondoren, Santa Engrazia Eguneko festarekin disfrutatzeko aukera izango da igandean izen bereko eremuan.

Azpeitia eta Zestoako mendi taldeek irteerak antolatu dituzte festaren eremura gerturatzeko (azpeitiarrek 9.00etan dute hitzordua anbulategi aurrean eta zestoarrek 9.30ean Gurutzean).

Ohitura duenez, Lagun Onak Mendi Bazkunak salda banatuko du Santa Engraziara bertaratzen direnen artean eta haurrentzako jolasak egongo dira.

Azpeititik autobusez joan nahi dutenek mendizaleen web gunean eman dezakete izena, 8 euro ordainduta (5 euro bazkideentzat).