- Udala eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldea elkartu dira herrian agertzen ari den hondakinengatik eta herriko zortzi auzoak garbitzeko programa aurkeztu dute. Lehenengo saioa Elizalde auzoan egingo da, hilaren 27an, igandean. Deialdia herritar guztientzako irekia da, haur zein heldu.

Beraz, auzolanean, auzoz auzo elkartzea da Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak elkarlanean egin duten proposamenaren muina: Oiartzungo auzoak aztertu eta zikinak dauden guneak elkarrekin garbitzea.

Hala ere, argi dute irtenbidea ez dela "garbitzea eta kitto": "Helburua herritarrak hondakin horiek sortzen dituzten ondorioez ohartu eta gure bazterrak gehiago ez zikin-tzea da".

Hilero, azaroa bitartean, auzo batean proposatuko da auzolana. Hitzordu guztiak igandez 9.30ean izango dira eta txukunketa lanak bukatutakoan, hamaiketakoa izango da.

"Guztion artean edozein bazterretan botatako hondakinen eta zikinkeriaren arazoaren sozializazioan eta sentsibilizazioan eragin nahi dugu. Horregatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu parte hartzera", adierazi dute.

Apirilaren 24an Gurutze auzora bertaratuko dira.