- Askotariko gaiak hartu ditu aintzat Berdintasun sailak, berdintasunaren alde urratsak egiten jarraitzeko helburuarekin. Guztira, 16 jarduera antolatu dituzte Jabetze Eskolaren baitan datozen hilabeteetarako.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak bost jarduera antolatu ditu Guretzako gunean gara-tzeko (jatorri anitzeko emakumeen-tzako gunea). Era berean, ohi bezala, hainbat jarduera antolatu dira Tolosako Udaleko Kultura sailarekin eta zenbait elkarterekin elkarlanean.

Programazioak askotariko gaiak eta berdintasunaren bidea lantzeko tresna berrien aukera zabala biltzen ditu. Ziklo honen hasieran, Anna Freixasek, idazle eta gerontologo feministak, Yo, vieja bere liburua aurkeztuko du martxoaren 23an publiko ororen-tzat, Mertxe Trancherekin solasean.

Liburu berrien solasaldiak ere izango dira; emakumeen autoestimu eta erresilientzia desberdintasunei aurre egiteko jarduerak; kontzientziaren eta gorputzaren mugimenduaren bidez osasuna zaintzeko ekintzak; xilografian, pinturan eta argazkigintzan errebindikazio-sorkuntzak jorratzeko ikastaroak; batukada feministaren danbor-hotsak; haurtzaroko sexu-indarkerian sakontzeko aukera; emakume migratzaileentzako informazioa ikasketen homologazioari buruz eta zaintza profesionalaren arloan lan egiteko; eta sendabelar eta xaboi naturalen tailerrak autonomia eta praktika ekologikoak garatzeko.

Jarduera horietan gai guztietan, ikuspegi, liburu, ikasketa, esperien-tzia, tresna, erritmo, gogoeta eta erronka berriak landuko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko bizitza pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan. Egitarau osoa www.tolosa.eus web orrian kontsultatu daiteke.

Jarduerak martxoaren 23an hasi eta ekainaren 14ra bitartean gauzatuko dira. Izena ematea zabalik dago dagoeneko eta parte hartu nahi duten emakume guztientzat dira ekitaldiak.

Jarduera guztiak aurrez-aurrekoak izango dira, baina beharrezko edukierak eta osasun eta segurtasun neurriak mantenduko dira. Osasun egoeraren arabera, saio batzuk modu birtualean egiteko aukera egongo litzateke. Jarduera guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago.

Izena ematerakoan zalantzarik izanez gero edo laguntza behar izanez gero 943 670 383 telefono zenbakira deitu daiteke, edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali. Izena eman ondoren, kultur etxean ordaindu daiteke matrikula, kreditu-txartelaren bidez.