- Kontxa Murgiak omenaldia jasoko du asteburu honetan Oiartzungo Udalaren eta Trintxerpeko Fato Cultural Daniel Castelaoren partetik. Hortaz, bihar poesia errezitaldia eta larunbatean lore-eskaintza izango dira.

Konkretuki, bihar poema errezitaldi musikatua euskaraz eta galegoz eskainiko da udaletxeko areto nagusian, 19.00etan. Irakurleak Xosé Estévez eta Antton Kazabon izango dira eta musikariak, Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar.

Larunbatean, ohi bezala, Kontxa Murgiari omenaldia egingo zaio 12.00etan lore-eskaintza batekin bere jaiotetxean, gaur egungo Manuel Lekuona liburutegian.

Kontxa Murgia oiartzuarra Galiziako Rexurdimentoko figura garran-tzitsuenetako baten ama izan zen: Manuel Martinez Murgiarena. Murgia familia arrazoi politikoengatik (liberalak ziren), Galiziara jo zuten 1823an. 1833an jaio zen Manuel Martinez Murgia, gerora Galiziako aber-tzaletasunaren aintzindaria izan zena eta Rosalia de Castro poeta ezagunaren senarra.

Beraz, ekitaldi hauekin bi herrialdeen arteko adiskidetasuna sustatu nahi da.