Asteburu honetan haur eta nerabeentzako ekitaldiak egongo dira Zarautzeko kaleetan
Zarautzek egitarau berezia antolatu du larunbat honetan Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna baita.
"Haurrentzat eta nerabeentzat, jolastea, esperimentatzea, parekoekin askatasunean sozializatzea, autonomia apurka hartzen joatea... eskolan jasoko duten hezkuntza bezain garrantzitsuak dira", azaldu zuen atzoko aurkezpenean gazteria zinegotziak, Irune Urbietak. Horregatik, "aisialdian ondo pasatzeko jarduerak" egingo dituzte asteburuan. Hasteko larunbatean, Bubble Ballsekin jolasteko (baloi erraldoiak) aukera eskainiko dute Salbideko parkean. Ekintza bi saioetan banatu dute: 10.30etik aurrera, 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendua egongo da eta 12.00etan, aldiz, 12-18 adin bitarteko nerabek izango dute horretarako aukera. Denbora tarte horietan, bestalde, gurasoek Ludotekako instalakuntzak ikusteko aprobetxatu dezakete.
Arratsaldean, aire librean zinema emankizunak egingo dira. Villa Manuelako frontoian, 17.00etan, Terra Willy, planeta ezezaguna pelikula egongo da ikusgai 4-12 urte bitarteko haurrentzat eta 19.00etan, Oker filma eskainiko da 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Bi filmak zerbitzuetako hezitzaileek aukeratutakoak dira, edukiaren aldetik "interesgarriak" direla iritzita. Eguneko ekitaldi guztiak, eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuko frontoira lekualdatuko dira.
Igandearekin batera, Zarauzko erraldoi eta buruhandiak ere kalera atera nahi izan dute Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna ospa-tzera. Hala, 12.00etatik aurrera kalejiran irtengo dira herriko kaleetan zehar, zarauztarren gozagarri.
Covid-19 egoera dela eta, segurtasun neurriak hartuko dituzte. Zentzu honetan, Urbietak gogorarazi du, nahiz eta antolaturiko ekitaldi guztiak kanpo eremuetan izan, "beharrezkoa" izango dela musukoaren erabilera, "momentu batzuetan ezingo baita segurtasun distantzia mantendu".
Temas
Más en Bertan
-
Vendidas dos de las villas más caras de Donostia: 13 y 6 millones de euros
-
Getaria abre la inscripción para participar en el Desembarco de Elkano en el 500 aniversario de su muerte
-
Zarautz conmemora el 8M con un programa centrado en la denuncia y referentes femeninos
-
El Ayuntamiento de Zumarraga reparte 112 árboles entre los baserritarras