- Euskararen ordenan-tzaren 30. urteurrenaren harira, ekitaldi xumea antolatu zuen atzo Amasa-Villabonako Udalak, batzar areto nagusian, 1991ko udalbatza osatu zutenak, orduz geroztik euskara zinegotzi izan direnak eta euskara eragileak omentzeko.

Duela 30 urte, 1991ko azaroaren 7an, udalbatzak pausu oso garran-tzitsua eman zuen; alde batetik, udala bera erakunde publiko gisa euskalduntzeko, eta bestalde, herria euskalduntzeko hizkuntza politika eraginkorrak martxan jartzeko.

Goraipatzekoa da, urte hartan, beste udal gehienak baino lehen, euskara bultzatzeko araudi eredugarria aho batez onartu izana. Eredugarria, ordenantza hark neurri ausartak jasotzen dituelako, eta horregatik, 30 urte beranduago, indarrean egoten eta baliagarria izaten jarraitzen duelako.

Gaur egun orduan emandako urratsa balorean jarri nahi izan du Udalak eta eskerrak eman nahi dizkio 1991ko udalbatza hari, momentu hartan izandako "ausardiagatik". Zentzu honetan, aipamen berezia merezi du Xabier Zabalak, orduko euskara zinegotziak, euskararen ordenantza hau sortu eta onartzeko egindako lanagatik.

"Harrotasunez baieztatu dezakegu, Udal guztiz euskalduna dugula Amasa-Villlabonan. Euskaraz lan egiten duen Udala garela eta hemen, euskaldunon hizkuntza eskubide guztien errespetua bermatuta dagoela. Hau ez da berez sortu den zerbait, honen atzean Maite Arregi euskara teknikariak eta legealdiz legealdi lanean aritu diren alkate eta euskara zinegotzien lana dago", adi-tzera eman zuten atzoko ekitaldian.

Gaur egun Amasa-Villabonan bizi direnen ia %80a euskalduna da, baina erabilpenean egin da atzerakada. "Badago lana eta horretarakokonpromisoa hartzen dugu", amaitu zuten ekitaldia.