- Azoraren 9tik 14ra bitartean, Ormaiztegiko 28. Mendi eta Abentura astea antolatu dute. Sorgintxulo arrokadromoko lan taldea, Ormaiztegiko Udala eta Ormaiztegiko Kirol Elkarteko Mendi Sailak elkarlanean, hainbat saio eta ekintza berezi prestatu dituzte aurten.

Azaroaren 9tik 19ra arte, Hodei Yurrita eta Eren Zuloagaren argazkien erakusketa ikusgai egongo da Gizarte Etxeko tabernan.

Azaroaren 9an, bestalde, Ama Dablam, Alma de Mujer Patricia Biscarreten filma proiektatuko da. Emakume arima duen espedizio batez dihardu pelikulak.

Euskal Herrirantz Bizikletaz egindako bidaiaren inguruko filma ikusgai egongo da azoraren 10ean. Lorenzo Rojoren pelikula bat da eta 1997tik 2018ra arte txirrindu gainean bizi izan zen. Filmean azken bost urteak erakutsiko ditu.

Pamir-Distantziak filmaz disfruta ahalko da azoraren 11an. Pamir mendikatea ezagutzeko hiru begirada eskintzen ditu filmaren bitartez Joseba Iztuetak.

Ostiralean, hilaren 12an, Sin riesgo no hay cima, ni todo lo que viene después pelikula eskainiko du Ormaiztegik. Carlos Suarezek bere muga guztiei aurre egin die mendian. Bere bizitzan bizitako abenturen laburpena da film hau.

Proiekzio guztiak Gizarte Etxean izango dira, arratsaldeko 19.00etan.

Astea borobiltzeko, mendi ibilaldia egingo da igandean. Bi orduko bidea izango da eta 9.00etan emango zaio hasiera.