- Zabalik dago Tolosako XXXIII Herri Krosean izen-ematea. Lasterketa urriaren 12an izango da, 11.00etan, eta antola-tzaile lanetan arituko dira San Esteban Auzokide Kultur Elkartea eta Shaki Kirolak.

8,1 kilometroko ibilbide erabat laua izango du lasterketak. Izen- ematea Shanti Kirolak dendan egin daiteke aurrez (10 euro) edo egunean bertan ferialekuan proba hasi baino ordu bat lehenago (15 euro). Ondoren, 12.00etan, VI. Elkartasun Txiki Krosa izango da txikientzat. Dorsala jasotzerakoan Saharako haurrentzat materiala eman beharko da.