- Berrobiko Udalak osoko bilkurak onartu du 2021 urterako zerga, tasa eta prezio publiko guztiak izoztea “herritarren presio fiskala ez areagotzeko eta, bereziki, egoera ekonomiko txarrenean dauden familiei lagun-tzeko”.

Era berean, herritar batzuk egin duten eskaeraren aurrean, udalak erabaki du, era berean, etxebizi-tzetan igogailuak eta arrapalak jartzeko egiten diren irisgarritasun-obrei dagokien eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga % 2,5era murriztea. David de Miguel alkatea ziur dago presio fiskala ez igotzeko erabakiarekin “tokiko ekonomia susper-tzen ere lagunduko dela”.